ITAI: itzulpen Automatiko neuronalean oinarritutako Ikaskuntza iraunkorra

  • 25/03/2022

HAZITEK 2021 programaren baitan diruz lagundutako ITAI (ZL-2021/00038) proiektuaren garapen faseak martxan jarraitzen du.

Proiektu honen helburua itzulpen automatiko neuronalen ikaskuntza iraunkorrerako sistema bat garatzea da. Garatuko den sistemak sortzen diren hizkuntza baliabide berriak modu etengabe eta automatizatuan integratzeko aukera emango du, eta, ondorioz, egun eskura dauzkagun itzultzaile automatikoen adimen maila nabarmen hobetuko da. Proiektuko partaideek estrategikotzat jotzen dute ekimena, euskararekin lotutako hizkuntza teknologietan beste jauzi kualitatibo bat ematea ahalbidetuko duelako.

MIXER proiektu honetako partaideetako bat da Mondragon Lingua, Taigabe, IAmetza, Emun eta Vicometch-ekin batera. ITAI 2019an jarri zen abian HAZITEK programaren bitartez eta Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzatik jasotako laguntzari esker.