Lege-oharra eta pribatutasun-politika
- Home
- Lege-oharra eta pribatutasun-p ...
Lege Oharra
Ondorengo Lege Oharrak https://mixer.eus/ helbidea duen Interneteko atariak eskaintzen duen zerbitzuaren erabilera arautzen du. Identifikazio xedeetarako, haren arduraduna hurrengoa da:
- ARDURADUNA: MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES SL
- IFK: B95320321
- Helbidea: BASURTUKO KAPUTXINOEN KALEA, 2, BILBO, 48013, BIZKAIA
- Posta elektronikoa: mixer@mixer.eus
Legeria
Oro har, MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES SL enpresaren eta bere Webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude.
Alderdiek espresuki egiten diote uko legokiekeen foruari, eta Bizkaiko Epaitegi eta Auzitegiak aukeratzen dituzte kontratu-baldintza hauek interpretatu edo erabiltzerakoan sortu daitezkeen eztabaidak ebazteko.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileri jakinarazten zaio, eta hark onartzen du, Webgunea erabiltzea ez dela, inolaz ere, MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES SL enpresarekin harreman komertzial baten hasiera.
Webgunearen titularra ez da kolaboratzaileek bertan emandako iritzien erantzulea. Enpresak eskubidea du aldez aurretik jakinarazi gabe Webgunean egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egiteko: edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ditzake, eta baita eduki eta zerbitzu horiek bere zerbitzarietan aurkezten edo lokalizatzen diren modua ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES SL enpresarenak dira. Beraz, debekatuta dago webgunearen edukiak erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea, eraldatzea edo beste helbururen baterako erabiltzea. Iturria aipatzen bada ere debekatuta dago, betiere MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES SL enpresak idatzizko baimena ematen ez badu. Enpresaren Webgunean agertzen diren izen komertzial, marka eta bestelako ikur guztiak beren jabeenak dira, eta legez babestuta daude.
Estekak (Linkak)
MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES SL enpresaren Webguneko estekak edo linkak informatzeko soilik dira, eta ez dira, inolaz ere, iradokizun, gonbidapen edo gomendiotzat hartu behar.
Pribatutasun-politika
Ondorengo Pribatutasun-politikak https://mixer.eus/ helbidea duen Interneteko atariak eskaintzen duen zerbitzuaren erabilera arautzen du. Identifikazio xedeetarako, haren arduraduna hurrengoa da:
- ARDURADUNA: MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES SL
- IFK: B95320321
- Helbidea: BASURTUKO KAPUTXINOEN KALEA, 2, BILBO, 48013, BIZKAIA
- Posta elektronikoa: mixer@mixer.eus
Helburua. Zertarako tratatuko ditugu zure datuak?
2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak eta 3/2018 Lege Organikoak zehaztutakoren arabera, jasotzen ditugun datuak hurrengo helburuetarako tratatuko ditugu:
- Hala eskatzen badiguzu zurekin harremanetan jartzeko.
- Gure jarduerei buruzko informazio komertziala bidaltzeko.
Webguneak eskaintzen dituen zerbitzu jakin batzuk atzitu eta erabili ahal izateko ezinbestekoa da erregistratzeko datu-orria betetzea. Eskatzen diren datu pertsonalak eman nahi ez badituzu edo datuen pribatutasun-politika hau onartzen ez baduzu, ezin izango zara erregistratu ez harpidetu, eta ezingo duzu datu pertsonalak eskatzen dituzten promozioetan parte hartu.
Legitimazioa. Zein da zure datuak erabiltzeko daukagun legitimazioa?
Zure datuak erabiltzeko legezko oinarria hurrengoa da:
- Zure datuak erabiltzeko ematen duzun baimena, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6. 1. a) artikuluan zehaztu bezala.
- Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6. 1. b) artikuluan zehaztu bezala, nahitaezkoa da zu alderdi zaituen kontratu bat egikaritzeko edo zure eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko.
Hartzaileak. Nori emango diogu zure datuen berri?
Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, betiere legez ezarritako betebeharren bat betetzeko edo horretara bideratutako zerbitzuei laguntzeko ez bada.
Kontserbazioa. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Bezeroa bazara zure datu pertsonalak gutxienez 5 urtez gordeko ditugu, araudian ezarritako lege erantzukizunak betetzeko.
Bezeroa ez bazara ahalik eta denbora-tarte laburrenez gordeko ditugu zure datuak; gure harremana kudeatzeko behar-beharrezkoa dena baino ez.
Eskubideak. Zeintzuk dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?
Pertsona orok eskubidea du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari garen jakiteko.
Interesatuak eskubidea dauka bere datu pertsonalak eskuratzeko, eta baita zehatzak ez diren datuak zuzentzeko eskatzeko ere. Halaber, ezabatzeko ere eskatu dezake; besteak beste, gordetako datuak jaso zirenean zuten helburua betetzeko beharrezkoak ez badira.
Egoera jakin batzuetan interesatuak bere datuen erabilera mugatzeko eskatu dezake; kasu horietan, datuak erreklamazioak egin eta haietatik babesteko soilik gordeko ditugu.
Zenbait egoeratan, eta bakoitzaren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesatua bere datuak erabiltzearen aurka agertu daiteke. Kasu horietan ez dira datuak gehiago tratatuko, zilegi diren arrazoiengatik edo balizko erreklamazioak egin eta haietatik babesteko ez baldin bada.
Interesatuak datuak transferitzeko ere eskatu dezake. Orduan, emandako datuak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasoko ditu; bai berak deskargatzeko, bai beste erakunderen baten esku uzteko moduan.
Interesatuak hurrengo helbide fisikoan egikaritu ditzake bere eskubideak: BASURTUKO KAPUTXINOAK, 2, BILBO, 48013, BIZKAIA
Adin txikikoen baimena. Zer gertatzen da adin txikikoa bazara?
Webgunearen zerbitzuren bat zehazki 14 urtetik beherakoentzat balitz, gurasoei edo tutoreei eskatuko genieke datu pertsonalak jasotzeko baimena. Hala balegokio, datuak modu automatizatuan tratatzeko ere baimena eskatuko genieke, betiere Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubideak Bermatzeko Lege Organikoaren 7. artikuluaren arabera.
Datuen zehaztasuna, egiazkotasuna eta segurtasuna. Nola tratatzen ditugu zure datuak?
Erabiltzailea da emandako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren arduradun bakarra. Horri dagokionez, Enpresak ez du inolako erantzukizunik. Erabiltzaileak bermatu behar du beti bere datu pertsonalen zehaztasuna, gaurkotasuna eta egiazkotasuna; bera da datuon erantzulea, eta behar bezala eguneratzeko konpromisoa hartu behar du. Erabiltzaileak informazio osatua eta zuzena eman behar du erregistratzeko zein harpidetzeko datu-orrietan. Enpresak ez du azalpenik emango berak sortu ez duen edo beste iturriren batekoa den informaziori buruz. Hortaz, ez da informazio horren erabilerak sortu ditzakeen balizko kalteen erantzule.
Era berean, Enpresak Webguneko informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea du. Halaber, informazio horretara sarbidea mugatu edo ukatu dezake.
Enpresa ez da Webguneko informazioan egon daitezkeen akats, oker edo hutsuneen ondorioz Erabiltzaileak izan ditzakeen kalte-galeren erantzule egingo, baldin eta informazio horren jatorria Enpresarenak ez diren iturrietakoa bada.
Datuak konfidentzialki tratatuko dira eta segurtasun neurri egokiak hartuko dira (teknikoak zein antolakuntza alorrekoak) inork ez ditzan baimenik gabe eskuratu, aldatu, ezabatu edo tratatu.
Datuen Babeserako Espainiako Agentziari erreklamazio bat aurkeztu diezaiokezu, bereziki zure eskubideak egikaritzeko arazoak izan badituzu. Horretarako, erabili www.aepd.es webgunean dagoen helbide postala edota elektronikoa.