MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES S.L enpresan, Euskadiko ikus-entzunezko industrian enpresa esanguratsua den aldetik, badaude langile guztiok onartzen eta partekatzen ditugun hainbat erantzukizun: laneko segurtasuna eta osasuna, kalitatea, ingurumena eta informazioaren segurtasuna. Enpresaren lan egiteko moduaren oinarria dira, gure interes-taldeen beharrei erantzuteko ezinbestekoak direlako. Etengabe berrikusten eta hobetzen den prozesu baten baitan gaude, eta zorrotz betetzen ditugu legearen, araudiaren eta bezeroen eskakizun guztiak.
MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES S.L enpresako kide guztiok argi daukagu talde lanak eta langileen profesionaltasunak bermatzen dituela zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna, ingurumenari errespetua eta, nola ez, lan arloko segurtasuna eta osasuna. Argi daukagu, halaber, hori lortzeko modu bakarra guztion parte-hartzea dela. Komunikazioa, informazioa, formazioa, parte-hartzea eta lanarekiko ikuspegi baikorra nabarmenak dira gure eguneroko lanean.
Planteamendu hori kontuan izanda, MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES S.L enpresak kudeaketa-sistema integratu bat diseinatu eta ezarri du laneko segurtasunaren eta osasunaren, kalitatearen, ingurumenaren eta informazioaren segurtasunaren arloan. ISO 9001, ISO 14001, ISO 27001 eta ISO 45001 arauen eskakizunak betetzen ditu, eta hurrengo konpromisoak hartzera bultzatu gaitu:
- Erreferentzia marko bat sortuko dugu helburu zehatz eta neurgarriak ezarri eta berrikusteko, etengabeko hobekuntzaren filosofian oinarrituta. Horrela, kalitate maila gorena lortu ahal izango dugu laneko segurtasunaren eta osasunaren, kalitatearen, ingurumen portaeraren eta informazioaren segurtasunaren arloan.
- Arriskuei eta aukerei buruz hausnartuko dugu gure eragin negatiboak txikituko dituzten ekintzak diseinatu ahal izateko. Pertsonen segurtasuna eta osasuna, ingurumenaren babesa, informazioaren segurtasuna eta baliabideen erabilera jasangarria izango ditugu kontuan.
- Lan-prozesuen eta eskainitako zerbitzuen etengabeko hobekuntza bultzatuko dugu. Horixe da eraginkorrak eta lehiakorrak izateko bidea, eta gure interes-taldeen gogobetetzea bermatuko duen elementua.
- Gure jardueran beharrezkoak diren eskakizun guztiak beteko ditugu: legezkoak, arauzkoak, zein hautazkoak. Betiere, laneko segurtasunaren eta osasunaren, ingurumenaren eta informazioaren segurtasunaren arloan.
- Gure ekintzen ondorio diren ingurumen elementuen kudeaketa egokia bermatuko dugu, eta kutsaduraren prebentzioaren alde lan egin.
- Lan baldintza seguruak eta osasungarriak eskainiko ditugu. Arriskuak desagerrarazi eta laneko segurtasunarentzat eta osasunarentzat mehatxagarriak izan daitezkeen alderdiak murriztuko ditugu.
- Informazioaren segurtasunaren arloko arriskuak gutxitzeko beharrezko kontrolak ezarriko ditugu.
- Sistemaren garapenean bermatuta egongo da langile guztien parte-hartzea, eta kontsultak, komunikazioa eta formazioa sustatuko dira. Enpresaren funtzionamenduan eta portaeran etengabeko hobekuntzak egitea izango da helburua.
- Gure interes-taldeekin elkarlan sistema bat adostuko dugu gure harremanak kalitatearen kudeaketa eraginkorrera egokitzeko. Ildo berean, neurri egokiak hartuko ditugu segurtasunaren eta osasunaren, ingurumenaren eta informazioaren segurtasunaren arloan.
Bilbon, 2024ko abenduaren 18an
MIXER SERVICIOS AUDIOVISUALES S.L. enpresaren Zuzendaritza Nagusia