Bikoizketa
Zinemarako eta telebistarako bikoizketa, euskaraz zein erdaraz. Urtean 300 ordu baino gehiagoko ekoizpen-gaitasuna.
MIXER ondo gaitutako enpresa duzu bikoizketan, azpidazketan, eta audio zein bideo postprodukzioan.
25 urtetik gora daramatzagu gure jardunbidean eta lantalde sendoa daukagu, bikain prestatutako profesionalez osatua. Gure esperientzia eta egiteko modua, teknologia aurreratuenak lagunduta, zure eskura.
Zinemarako eta telebistarako bikoizketa, euskaraz zein erdaraz. Urtean 300 ordu baino gehiagoko ekoizpen-gaitasuna.
Spotak eta irrati-kuinak sonorizatu. Bideo lanak, bai industrialak bai instituzionalak sonorizatu.
Filmeen eta telebistarako produkzioen sonorizazioa: lokuzioak grabatu, soinu-efektuak eta ikus-entzunerako musikak txertatu, nazioarteko soinu-banda sortu, eta telebistarako nahiz zinemarako nahasketak egin.
Ohiko azpidazketa, eta baita teletesturako eta TDTrako azpidazketa ere. Euskaraz zein erdaraz, eta zinemarako nahiz telebistarako.
Material didaktikoak, e-learning edukiak eta promozio-produktuak itzuli, grabatu eta sonorizatu.
Irudiaren edizio digitala, errotulazioa eta grafismoa, kopiaketa eta formatu-aldaketa, emisio-kopiak.