2022ko ekitaldian, STREAMS (ZL-2022/00513) proiektua garatzen jarraitu dugu. Proiektua 2021ean hasi zen, eta Hazitek 2022 programaren esparruan diruz lagundu da berriro.
Proiektu honen helburua hodeian plataforma bat garatzea da. Plataforma horrek hainbat hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) transkripzio, itzulpen, azpititulazio automatiko eta hizketaren sintesiko zerbitzu konektatuak izango ditu, enpresen egungo prozesuei eta soluzioei balio erantsi eta diferentziala emateko, aplikazio-sektore guztietan.
MIXERek ekimen honetan parte hartzen du Haiko Technologies, Jarkatza Media, Goiena Komunikazio Taldea, Mondragon Lingua, Urgull 2004, Eusko Media eta Vicomtech taldeekin batera. 2021eko ekitaldi honetan bertan jarri da martxan, HAZITEK programaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak emandako laguntzari esker.
