Bizkaiko Foru Aldundiaren Trantsizio Digital eta Berdea Programaren helburua Bizkaiko enpresei ibilbideak egiten laguntzea da, izan oinarrizko digitalizazioa edo digitalizazio aurreratua lortzeko, edo ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko. Azken finean, bertoko enpresen lehiakortasun-posizioa hobetzea eta aztarna-ekologikoa murriztea lortu nahi da.
Gure kasuan, jasotako diru-laguntza baliatuta, oinarrizko digitalizazioaren baitako prozesu bat abiatuko dugu. Gure ibilbidean informazioaren teknologiak ezartzeko beharra aztertuko dugu, bereziki hurrengo arloetan:
- Enpresaren kudeaketa aurreratuaren sistemak (ERP).
- Ekoizpen-prozesuak kudeatzeko sistemak (GMAO).
- Hornidura-katearen barne-logistika eta kanpo-logistika kudeatzeko sistemak (MRP).
