LiveAI: Advanced transcription and translation solutions for live events

  • 23/03/2026

2025ean Hazitek 2025 programaren baitan finantzatutako LiveAI (ZL-2025/00634) proiektuaren garapenean sakondu dugu.

LiveAi proiektuaren helburu nagusia Adimen Artifizialarekin (AD) zerikusia duten zerbitzu berrien garapena da, ikus-entzunezkoen eskuragarritasuna eta itzulpena hobetzeko. Lortu nahi dena zuzeneko ekitaldien transkripzioa, itzulpena eta interpretazioa da,  denbora errealean audientziari erakusteko. Horretarako, zerbitzuak beharrezko ikus-entzunezko gailuetan integratu behar dira, eta behar bezala proiektatu. LiveAIk zuzeneko edukien irisgarritasuna bultzatuko du, eta aurrerapauso garrantzitsua izango da inklusibitate teknologikoaren arloan. Izan ere, kontsumoa errazagoa izango da, eta eduki originalera iristeko zailtasunak dituzten hartzaileen esperientzia hobetu egingo da.

MIXER ekimen honetako partaidea da Jarkatza Media, Goiena Komunikazio Taldea, Haiko Interactive Technologies, Nexus Audiovisual eta Telesonic-ekin batera. Ekimena 2024an jarri zen martxan HAZITEK programaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzaren laguntzari esker.