2023ko ekitaldian STREAMS (ZL-2023/00211) proiektua garatzen jarraitu dugu. Proiektua 2021ean hasi zen, eta Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak diruz lagundu du berriro, HAZITEK 2023 – Enpresa I+G Bultzatzeko Laguntza Programaren esparruan. Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa izan da.
2023an bukatzen den proiektu honen helburua hodeian plataforma bat garatzea da, AA (Adimen Artifizial) zerbitzu konektatuak izango dituena. Plataforma horrek hainbat hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) transkripzio, itzulpen, azpititulazio automatiko eta hizketaren sintesi zerbitzu konektatuak eskainiko ditu, enpresen egungo prozesuei eta soluzioei balio erantsi eta diferentziala emateko, aplikazio-sektore guztietan.
Ekimen hau burutzeko enpresa partzuergo bat sortu da, eta MIXERek bertan parte hartzen du Haiko Technologies, Jarkatza Media, Goiena Komunikazio Taldea, Mondragon Lingua, Urgull 2004, Eusko Media eta Vicomtech taldeekin batera.