Trantsizio digital eta berdea programa

  • 15/07/2024

Bizkaiko Foru Aldundiaren Trantsizio Digital eta Berdea Programaren helburua Bizkaiko enpresei ibilbideak egiten laguntzea da, izan oinarrizko digitalizazioa edo digitalizazio aurreratua lortzeko, edo ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko. Azken finean, bertoko enpresen lehiakortasun-posizioa hobetzea eta aztarna-ekologikoa murriztea lortu nahi da.

Gure kasuan, jasotako dirulaguntza baliatuta oinarrizko digitalizazioaren baitako prozesu bat abiatuko dugu, eta informazioaren teknologia bat ezarri. Zehazki:

  • Enpresaren kudeaketa aurreratuaren sistemak (ERP).